XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste talde bat badago emen
guztiak maite duguna,
sufrimentuak barnean gordez
inorentzat ustu dena.

Ainbat guraso jator dituzun
Erniopeko oiana,
oieri agur, oieri txalo,
oieri besarkada bana.

Ta, gaztedia zugana dator
aldakuntzaren bultzia,
kulparik gabe jasango duzu
ekaitz onen igurtzia.

Fededun edo federik gabe
or daukazu gurutzia,
ez dakit nola zainduko duzun
zure Aitaren etxia.

Zure ur-askan ase nuen nik
aurtzaroko egarria,
ta ziur nago zu zeradela
bertso auen iturria.

Zu ez larritu, ez da etengo
lotzen gaitun lokarria,
alabek asko maite bait dute
Aitaren jaioterria.

Erniopeko seaska kutun
zure kulunka eskeini,
jaioko diren ainbat alaba
eta seme euskalduni.

Beste eun urte bete itzazu
naiz ez naizen egongo ni
beste norbaitek kantatuko du
BEJONDEIZULA BIDANI!

Usarraga-zar